Esleitu dira Azpeitiko Soseasuko Dinamoa sormen guneko soinuaren eremua eraikitzeko obrak

0

Azpeitiko Udalak Soreasuko Dinamoa sormen guneko soinuaren eremua egokitzeko lehiaketa publikoa esleitu berri du  eta Iparragirre Eraikuntza Lanak SL enpresak egingo ditu obrak. Eremu hori egokitzeko inbertsioa 521.847,08€koa izango da eta sei hilabeteko epean gauzatuko dira obrak.

 Azpeitiko Udalak herriko kultur talde eta kultur sortzaileentzat azpiegiturak egokitzen jarraitzen du. Bide horretan, Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak herriko eragile eta norbanakoekin egindako parte hartze prozesuan jasotako ondorioak aintzat hartuta, soinuaren eremua egokitzeko obrak egingo dira.

Soinuaren eremuaren aurretik, hitzaren, gorputzaren eta irudiaren eremuak egokitu zituen, eta gaur egun martxa onean funtzionatzen dute.

Soiruaren eremuan, bi entsegu gela, grabaketarako gunea, teknika-irrati gela, soinu atelierra, bideo laborategia, biltegia eta hiru gela balioanitz izango dira, besteak beste. Dinamoko lehen solairuan kokatuko da, eta soinuaren eremua egokitzean, lehen solairu osoa kultur sorkuntzarako azpiegitura egokitua izango da.