Itxaso Uriarte: “Esperientzia eta lehiakortasuna emango diot taldeari”

0

Itxaso Uriarte Athleticeko jokalariak agerraldia egin du gaur goizean bakarrik Klubaren hedabideen aurrean. Erdilariak adierazi duenez, eskerrak eman dizkie taldekideei eta talde teknikoari harrera onagatik, eta denboraldi-aurrean “zama fisikoa ezinbestekoa da liga hasierara ahalik eta hobekien iristeko”.

Gasteiztarrak gogorarazi duenez, “jokalari gehienak ezagutzen nituen eta lehen egunetik hemen denbora asko daramazula sentiarazten zaituzten pertsonak dira. Egitura orokorra garrantzitsua da jokalari bat eroso egoteko eta hori klub honetan gertatzen da”. Entrenatzaile berriari dagokionez, Itxasok esan du Iturregik bere taldea “hasieratik bukaeraraino lehiakor” izatea nahi duela, “eta Athleticek beti izan duela ezaugarri hori. Hori hartu behar dugu lehen egunetik liga hasierara dena ondo barneratuta izateko”.

30 urteko erdilariak Realaren armarria defendatu zuen 10 denboralditan eta kapitainaren besokoa ere jantzi zuen. “Esperientzia eman ahal diot taldeari, urte asko daramatzat Lehen Mailan. Oso jokalari lehiakorra naiz, 90 minututan zehar dena ematen dut. Baloiarekin bai defentsan eta bai erasoan baliozkoa izan naitekela uste dut “.

Datorren larunbatean lehoiek LXX Emma Cuervo Txapelketa jokatuko dute, denboraldi-aurreko bigarren neurketa. “Aurrekoan Osasunaren aurka ez zen partida ona izan, baina sentsazioak hartu behar dituzu. Baliteke zama fisikoagatik lodiago egotea, baina astean zehar entrenamenduetan zuzendu ditzakegun gauzak direla uste dut, eta horixe egiten ari gara larunbateko partidari begira”, esan du Itxasok.