12 kale berriritartzeko pleguak onartzea eta lorazaintzako lanak esleitzea onartu zituen atzoko Hondarribiko Plenoak

0
PRUEBA

Atzo arratsaldez plenoa burutu zen Hondarribiko Udalean. 7 puntu izan zituen, eta ordu bete pasatxoko iraupena izan zuen. PSE-EEko Iosu Alvarez eta Noemi Odriozolak ezin izan zuten parte hartu.

“Laugarren puntuan Hondarribiko 12 kale asfaltatzeko eta urbanizazio-lan osagarriak egiteko obrak lizitatzeko pleguak onartzeko proposamena aurrera atera zen, EAJren aldeko botoekin. ABOTSANITZ eta EH BILDU abstenitu egin ziren. Uztailean onartu egin genuen proiektua eta orain pleguak atera nahi ditugu prozesuak aurrera egin dezan eta lanak datozen asteotan has daitezen”.

“Mugikortasun Jasangarriarekin lotuta, 12 kale eta ibilbideen berriritartze eta egokitzea bilatu nahi da 5’1 milioi euroko aurrekontuarekin” azaldu du Txomin Sagarzazu Alkateak. “Hain zuzen ere, Axular kalea, Baserritar Etorbidea, Bidasoa Ibilbidea, Donostia kalea, Gibeleta, Harresilanda, Irun, Kosta, Nestor Basterretxea, Sabin Arana, Txiplao industrialdea eta Zezen plaza dira hautatutako kaleak.

“Hondarribiko hiri-eremuko eta landa-eremuko lorezaintza kontserbatzeko eta mantentzeko lanak esleitzeko proposamena ere aurrera atera zen. EAJ eta EH BILDUk alde bozkatu zuten eta ABOTSANITZ abstenitu egin zen. Datozen 3 urtetan  Elai Serbitzuak enpresak izango du ardura hori, 1’3 milioi euroko aurrekontuarekin”.

Eguneko Aztergaiaren beste puntu batean, Francisco Sagarzazu zenaren ondorengoen ondasunen dohaintza onartzeko proposamena mahai gainean utzi egin zen, dohaintza bat den edo ez aztertzeko.