Ertzaintzak eta udaltzaingoek koordinatuta jardungo dute zaleak futbol-estadioetara itzultzean segurtasuna bermatzeko

0

Bihar partiduak jokatuko dituzte Gasteizen eta Donostian

Ertzaintzak, udaltzaingoek eta futbol-zelaietako segurtasun-langileek koordinatuta jardungo dute bihartik aurrera zaleak estadioetara itzultzen direnean. Euskadin aforoak % 20koak diren arren, osasun-agintariek ezarritako protokoloak gogoraraziko dituzte.

Bihar, larunbata, Alavesek eta Real Madrilek Mendizorrotzan jokatuko duten partiduko dispositiboa partidua hasi baino bi ordu lehenago jarriko da abian, bi taldeei estadiora lagunduz. Gasteizen futbola itzuliko den partiduan Alaveseko 4.000 zale inguru espero dira, eta dagokion segurtasun-dispositiboa ezarriko da, beraz, bai instalazioen barruan bai kanpoan.

Donostian bigarren mailako partidua jokatuko dute Reale Arena estadioan, eta 2.000 edo 3.000 bat zale espero dira. Ertzaintzak, Udaltzaingoak eta estadioko segurtasun-langileek zainduko dituzte zaleen iritsiera, sarrerak eta kokapena.

Osasunaren eta segurtasunaren arloko gomendioak:

  • Kasu egin langileek sarreretan emandako jarraibideei, seinaleei eta ibilbideak adierazten dituzten geziei.
  • Saiatu taldetan ez elkartzen eta pilatzen, bai estadio barruan bai kanpoan.
  • Gainerako zaleekin segurtasun-tarteak gorde. Maskara jantzita izan beti, eta gel hidroalkoholikoa erabili.
  • Partidu osoan eserlekuan eserita egon. Ahal dela ez da elkar besarkatu behar, bostekoa eman behar, etab.
  • Ezin dira sartu animazioko elementuak (dunbalak, megafonoak, makiladun banderak, etab.)