Euskadik txertoa sei hilabetetik bi hilabetera aurreratuko die COVID-19 pasa duten pertsonei

0

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak txertaketa-estrategia eguneratu egin du, eta, gaurtik aurrera, infekzioa hartu dutenei handik bi hilabetera jarri ahal izango zaie txertoa, eta ez sei hilabetera, orain arte bezala. Horrela adierazi du José Luis Quintas osasun sailburuordeak Radio Euskadin.

Hain zuzen ere, sintomen datatik edo infekzioaren diagnostikoaren datatik bigarren hilabetetik aurrera gaixotasuna igaro duten 65 urteko edo gutxiagoko pertsonei txertoaren dosi bat emango zaie. Horrela, gutxienez duela bi hilabete COVID 19a pasatu duten pertsonei SMS bat bidaliko zaie Osakidetzatik, hitzordua nola lortu azaltzeko. Eguneratze horrekin, Osasun Sailak espero du ahalik eta azkarren osatzea euskal biztanleriaren immunizazioa.

Jose Luis Quintas. Sailburuak azpimarratu du , gaur egun, eskatzen direnak baino hitzordu gehiago eskaintzen dituela Osakidetzaki, eta, beraz, infektatutako pertsonen txertoa sei hilabetetik bi hilabetera aurreratzeak ez du eragotziko, ezta atzeratuko ere, txertoa jasotzeke dagoen edozein pertsonak bere lehen dosiaren hitzordua hartzea. Gaurarte, txertoaren 2.873.557 dosi eman dira Euskadin. 12 urtetik gorako biztanleen % 80,6k txertoaren dosi bat jaso du gutxienez, eta % 73k, 1.444.407 pertsonak, osatu du txertoa jartzeko jarraibidea.

Elkarrizketan zehar, 12 urte bete ez dituzten umeen txertaketari buruz galdetuta, Jose Luis Quintasek azaldu du 12 urte bete ostean soilik hartu behar dela txertoa. Hori dela eta, abuztuan 12 urte betetzen duten haurren hitzordua mantentzen ari dira Osasun Saila eta Osakidetza, baina atzeratu egin dira irailean, urrian, azaroan eta abenduan jaiotakoen hitzorduak.