#UDAKALEANek jardueraz betetako astea proposatzen du. Aste horretan, aisialdiko kultur programazioari jarraipena emateaz gain (lehen mailako musika, antzerkia, bakarrizketak eta umeentzako jarduerak), kirol-jarduerak nabarmentzen dira herri kirolak eta estropadak, hain zuzen ere.
#UDAKALEANek lekua utziko dio pop rock euskaldunari Bilborock areto ezagunean, egunero bi saio eskainiz, 19:00etan eta 21:30ean. Programatutako 8 kontzertuek, COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz bi urte zain daramatzaten Metal eta Pop Rock Erakustaldiaren doinuak piztuko dituzte.
Bestalde, Abandoibarrak kontzertuekin eta bakarrizketekin jarraituko du, eta, gainera, herri kirolak eskainiko ditu, 5 aizkolari eta 4 harri-jasotzailerekin. Umeei eta familiei zuzendutako programazioa alde batera utzi barik, Gas Plazak eta Euskal Museoak tailerrak eta kale antzerkia eskainiko dituzte.
Uda azken txanpan dago, baina horregatik kultur jardueraren intentsitatea ez da jaisten. Bilbotarrek kalean eta Itsasadarrean gozatzeko programazioa ziurtatuta dute beste astebetez, eta hilaren 22an estropadak egongo dira.
Kalean egingo diren proposamenetarako, esteka honetako gonbidapenetako bat beharko da. Pertsona bakoitzeko bi toki erreserbatu ahalko dira, gehienez ere, eta hauek ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenago izango dute balioa. Erreserba ordu erdi lehenagotik duten pertsonak sartu ahalko dira aretora. Antolatzaileek pertsona bakoitza egokituko dute eta haien eserlekua zehaztuko dute.