Uztailera arte tributu itunduak direla eta Bizkaian bildutakoa

0

Tributu itunduak direla-eta uztailera arte bildutako guztizko metatua 4.947,6 milioi euro da. Zifra hori 2021eko ekitaldirako aurrekontuetako tributu-sarreren guztizko zenbatekoaren % 67,4 da, hain zuzen, 7.341,6 milioi euro.

2020ko epe berean lortutako zifrarekin (4.085,2 milioi euro) konparatuta, aldea 862,4 milioikoa da, % 21,1ekoa. Aurreko ekitaldiarekin alderatze hori egitean, kontuan hartu behar da pandemiak jarduera ekonomikoan izan duen eragina eta Bizkaiko Foru Aldundiak 2020ko bilketan hartu dituen zerga-neurriek izan duten eragina.

Zuzeneko zergak

2021eko uztailera arte, zuzeneko zergak direla-eta bildutako guztizko kopurua 2.556,2 milioi euro da. Beraz, % 19,8ko igoera egon da aurreko ekitaldiarekiko. Kontzeptu nagusien artean, PFEZa multzoan % 21,5 igo da, eta Sozietateen gaineko Zerga % 5,3 gutxitu da.

 

2021

2020

Aldea

PFEZa

1.926,9

1.586,4

% 21,5

Sozietateak

456,3

482,0

% -5,3

Gainerakoak

173,0

65,3

% 164,8

Guztira

(milioi eurotan)

2.556,2

2.133,8

% 19,8

Zeharkako zergak

2021eko lehenengo sei hilabetetan, zeharkako zergak direla-eta bildutako guztizko kopurua 2.035,8 milioi euro da. Beraz, % 20,9ko igoera egon da 2020ko aldi beraren aldean.

Kopuru hori Arabako eta Gipuzkoako foru aldundiekin bigarren doikuntza egin ostean lortu da, % 39,8 igo baitira, 790,2 milioi euro gehituta. Kopuru horretatik, 581,2 milioi Gipuzkoari ordaindu zaizkio, eta 209 milioi euro Arabari; 490,3 milioi euro BEZaren doikuntzei dagozkie, eta 299,9 euro Zerga Berezien doikuntzei.

  2021 2020 Aldea
BEZa

1.388,3

1.087,7

% 27,6

Hidrokarburoak ZB

445,1

407,5

% 9,2

Gainerakoak

202,4

188,1

% 7,6

Guztira

(milioi eurotan)

2.035,8

1.683,3

% 20,9

Tasak eta beste sarrera batzuk

Tasek eta bestelako sarrerek uztailera arte 35,4 milioi euroko ekarpena egin dute, hau da, % 53ko hazkundea.

  2021 2020 Aldea
Tasak eta beste sarrera batzuk

(milioi eurotan)

35,4

23,1

% 53,0

Estatuarekin egindako doikuntzak

Estatuarekin hiruhileko bigarren doikuntza egin ostean, 461,9 milioi euro jaso ditu BEZagatik eta 141,6 milioi euro ordaindu ditu Zerga Bereziak direla eta.