Athleticek Lezama Cup-a irabazi du

0

Gazteen Ohorezko Mailako Atheltic Cluben taldeak Real Sporting de Gijon taldea hartu du mendean Lezama Cup txapelketaren I. edizioan, harrobi zurigorriaren 50. Urteurrena ospatzeko sortutako lehia. Marcelino Garcia Toral Athleticeko entrenatzaileak ohorezko plaka eman dio Asier Santamaria Gazteen lehen taldeko kapitainari.

Partida aukera argirik gabe hasi zen: Besteirok izan zuen asturiarren lehen gola sartzeko aukera 20. minutuan, Riosen atetik eskuinera joandako jaurtiketa batekin. Athleticek Ieltxu Garciak zuzendutako kontraeraso batekin erantzun zion, baina azken honek ez zuen Aimar Peña aurkitu.

Sportingen atzealdeko akats bat aprobetxatuz, Julen Lartitegik sartu zuen lehenengoa. Zuri-gorriek kontrako areatik gertu lapurtu zuten baloia eta Busturikoak bikain bukatu zuen baloia Pabloren hanken artean jarriz.

Bigarren zatian, ‘Caco’ Moran Sportingeko entrenatzaileak jokalari guztiak aldatu zituen. Jon Solaunek aldaketak mailakatuago egitea erabaki zuen. Alvaro Marinek izan du argiena 57.ean, Erlantz Palacinen erdiraketa baten ostean, baina bere jaurtiketak atearen zutoina kanpotik miazkatu zuen. Ondoren, Sportingek 62.ean erantzun zuen Garabitoren urruneko jaurtiketa lotsati batekin. Partidako azken zatian, Iker Varelak, Palacinen erdiraketa bati esker, eta Santamariak, korner bat burukatuz, 3-0ekoa jarri zuten markagailuan.