Bilbao Athleticek Real Racing Club hartu du mendean Lezaman Kantabriako taldeari 2-1eko emaitzarekin irabazita. Imanol de la Sotaren taldeak laster jarri da aurretik, baina defentsa lanetan gogor aritu behar izan du denboraldi-aurre honetan hirugarren garaipena lortzeko.
Bilbao Athleticek jo zuen lehendabizi. Diarrak area kanpotik jaurti eta Lucasek defendatutako atean sartu zuen baloia, partidako 3. minutuan. Hamar geroago, posizio beretik, Cabok bigarrena egin zuen lehoikumeentzat, Imanol de la Sotaren taldeari Lezamako 1 zelaiko berdegunean lasaiago jokatzeko aukera emanez. Harmailetan zaleen presentzia egon zen, neurketa bertatik bertara ikusiz.
Racing aldeak murrizten saiatu zen, eta aukera dezente izan zituen horretarako, baina hor agertu zen Iru. Bera ez bazen, zutoinak ziren. Hala ere, 65. minutuan ezin izan zuen ezer egin eta Cedricek sartu zuen kantabriarren gola. Bilbao Athleticek bere atea itxi zuen eta ez zuen bigarrena jaso, beraz, garaipen garrantzitsua lortu zuen denboraldi honetan maila berean arituko den aurkari baten aurka.