Lehoiak, Ribadeora bidean

0

Athleticek gaur arratsaldean du denboraldiko bigarren proba izango du Ribadeon. Lehoiak Galiziara joango dira Emma Cuervo Saria jokatzeko. 1952tik aurrera gizonezkoen formatuan (A Coruñako Teresa Herrerarekin batera Estatuko garaikurren zaharrena) ospatzen den txapelketa da. Aurten, eta lehen aldiz, Emma Cuervok emakumeen parte-hartzea izango du eta arratsaldeko partidan (17:30ean) Athletic Club eta Real Oviedo (lehen Oviedo Moderno) izango dira aurrez aurre.

Horrela, lehoiek udako klasikoetako beste bat irabazteko aukera izango dute, Teresa Herrera 2017ko abuztuan eta 2018ko azaroan eta Karrantza Saria 2019ko abuztuan irabazita. Gaur estreinatuko dira Ribadeo F.C-k Pepe Barrera estadioan antolatzen duen trofeoan.

Iraia Iturregik, Leringo lehen lagunartekoan ez bezala, deialdia arindu du 22 jokalarirekin. Zerrenda honako hauek osatzen dute: Andrea de la Nava, Mariasun Quiñones, Ainhoa Moraza, Naroa Uriarte, Oihane Valdezate, Nekane Diez, Marta Unzue, Yulema Corres, Leyre Monente, Oihane Hernandez, Irene Oguiza, Eunate Arraiza, Sophie Istillart, Ane Azkona, Lucia Garcia, Itxaso Uriarte, Erika Vazquez, Vanesa Gimbert. Ainize Barea, Mariana Cerro, Paula Arana eta Maite Zubieta.