Alex Axperen istorioa

0

Gaur lau bideoko saila hasten dugu, zale zuri-gorrien omenezko ohorezko sakerako hautagai izan diren lau istoriotan oinarrituta daudenak. Lau istorio dira, nolabait, lau kontakizun mota desberdin irudikatzen dituztenak, baina Athletic sentimenduarekin lotuta daudenak. Alex Axpe Medikuntzako ikaslea da, eta urtearen zatirik handiena Alcala de Henaresen ematen du. Bere kontakizunean honako hau dio hitzez hitz: “Kanpoan egotean ohartu naiz zeinen garrantzitsua den Athletic nire bizitzan”.

Ohorezko sakea eskatuz jaso ditugun istorioetako asko Euskal Herritik kanpo bizi diren bazkideenak dira. Brasildik Gijonera, Madrildik pasata, athleticzale askok, halabeharrez, partidetara joateko San Mamesetik urrutiegi amaitu dute, lan, ikasketa edo familia arrazoiak direla eta. Hala ere, distantziak, Athleticeko kide izatearen sentimendua ahuldu beharrean, areagotu egiten du. Izan ere, Athleticek familiari, lagunei, sorterriari eta, azken batean, haien nortasunaren sustraiei lotuta jarraitzen laguntzen die.

Ez galdu Alex Axperen istorioa. Kontatzea merezi duten istorioa. Bihotzetik idatzitako istorioa. Benetako istorio zirraragarria.