BILBON POLIZIAREN URTEKO KOORDINAZIO BATZORDEA EGIN DA

0

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Ertzaintzaren eta Bilboko Udaltzaingoaren arteko Polizia Koordinazioko Batzordea gidatu du gaur goizean udaletxean.

Bilera udaletxeko batzorde-aretoan egin da, eta, alkatearekin batera, Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiagak eta uriko Herritarren Segurtasuneko zinegotzi Amaia Arregik parte hartu dute, bai eta bi polizia-kidegoetako hainbat agintarik ere.

Batzorde horren bilera ohikoa da urtero egun horietan, eta bi kidegoen arteko lankidetza-politikaren barruan sartzen da. Oraingo honetan, gai-zerrendak puntu hauek izan ditu ardatz:

  • Egoera sanitarioaren azterketa eta COVID-19ko prebentzio- eta kontrol-araudia betearaztea Bilbon.
  • Uriko segurtasunaren egoera aztertzea.
  • Aurreikuspen eta plangintza operatiboa, bereziki abuztuaren 21etik 29ra bitartean.

Batzordea polizia-prebentzioaren arloko informazioa eta irizpideak trukatzeko beharragatik garatu da, eta datozen egunetan osasuna arriskuan jar dezaketen gizalegearen aurkako pilaketak edo jokabideak saihestea eta delitu-egitateak prebenitzea eta jazartzea izango ditu helburu.