Bilbon Poliziaren urteko Koordinazio Batzordea egin da, Juan María Aburto alkateak zuzenduta

0

Alkateaz gain, Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordeak eta Amaia Arregi Bilboko Segurtasuneko zinegotziak parte hartu dute, Ertzaintzako eta Udaltzaingoko beste arduradun batzuekin batera.

Bilera ohikoa da urtero egun horietan, eta bi kidegoen arteko lankidetza-politikaren barruan sartzen da.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Ertzaintzaren eta Bilboko Udaltzaingoaren arteko Polizia Koordinazioko Batzordea gidatu du gaur goizean udaletxean.

Bilera udaletxeko batzorde-aretoan egin da, eta, alkatearekin batera, Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiagak eta Hiriko Herritarren Segurtasuneko zinegotzi Amaia Arregik parte hartu dute. Gainera, Ertzaintzaren aldetik, Josu Bujanda Ertzaintzaren Buruak, Luken Cerro, Bizkaiko Herrialdeko Buruak, eta Todor Aresti, Deustuko Ertzain-Etxeko Nagusiak, parte hartu dute.

Batzorde horren bilera ohikoa da urtero egun horietan, eta bi kidegoen arteko lankidetza-politikaren barruan sartzen da. Oraingo honetan, gai-zerrendak puntu hauek izan ditu ardatz:

  • Egoera sanitarioaren azterketa eta COVID-19ko prebentzio- eta kontrol-araudia betearaztea Bilbon.
  • Hiriko segurtasunaren egoera aztertzea.
  • Aurreikuspen eta plangintza operatiboa, bereziki abuztuaren 21etik 29ra bitartean.

Batzordea polizia-prebentzioaren arloko informazioa eta irizpideak trukatzeko beharragatik garatu da, eta datozen egunetan osasuna arriskuan jar dezaketen gizalegearen aurkako pilaketak edo jokabideak saihestea eta delitu-egitateak prebenitzea eta jazartzea izango ditu helburu.