Cristina Enea egonkortzea
Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Cristina Enea parkean bide-zati bat egonkortzeko obren proiektua, IKERLUR INGENIERÍA GEOTÉCNICA enpresak idatzia. Proiektuak 102.815 euroko aurrekontua du eta 2 hilabeteko epean gauzatzea aurreikusten da.
Lanak joan den otsailean irristatze bat izan zuen bide-tarte batean egingo dira. Tarte hori Mandasko Dukearen pasealekuko parkearen sarreratik igotzen den pistan dago (sarreratik 260 metrora). Egonkortzeko, mikropilotezko pantaila bat egingo da bidean zehar, zorua ordeztuko da eta dagoen areka aldatuko da.
Galtzada konponketak
Tokiko Gobernu Batzotdeak onartu du EXCAVACIONES Y TRANSPORTES ORSA, SL-ri esleitzea 2020ko galtzadako zoladurak konpontzeko proiektua gauzatzeko kontratua, 1. (8 kale) eta 2. (12 kale) loteak. Lanak egiteko epea 19 astekoa da eta aurrekontua 434.725 eurokoa.
Bestalde, Tokiko Gobernu Batzordeak 2021ko galtzadako zoladurak konpontzeko obren proiektua onartu du (1. eta 2. loteak). 1. loteak 770.676 euroko aurrekontua eta 20 asteko epea du; guztira, 17 kale/pasealeku/etorbideetan zoladura asfaltatu eta zuloguneak beteko dira. 2. loteak 726.294 euroko aurrekontua eta 15 asteko epea du; guztira 40 kale/pasealeku/etorbideetan zoladura asfaltatu eta zuloguneak beteko dira.
Era berean, hiriko kale eta bideetako zoladurak konpontzeko, berritzeko eta mantentzeko zerbitzuen kontratuaren laugarren aldaketa onartu da. Horren barruan Aieteko parkeko bide nagusietako bat konpondu eta berrituko da, 65.432 euroko aurrekontuarekin.