Donostiako Udalak harrera egin die gaur arratsaldean Donostia Arraun Lagunak klubeko arraunlari, entrenatzaile eta zuzendaritza kideei, lehengo asteburuan EuskoTren Ligako txapeldun izan ondoren.
Donostiako alkate Eneko Goiak kluba zioriondu du lortutako Liga tituluagatik, eta honakoa esan du: “Ikaragarrizko denboraldia egin duzue eta garaipen historikoa lortu duzue. Oso harro egoteko modukoa da, eta hala sentitzen du hiriak. Zorionik beroena”. Halaber, aurretik datorren erronkei aurre egiteko zorterik onena opa die.