Marcelino: “Pozik nago taldearen errendimenduagatik”

0

Athleticek 2021-22ko LaLiga Elche CF-ren aurkako neurketan puntu bat erdietsiz hasi du. Marcelino Garcia Toral, txapelketako estreinaldiak suposatzen duen zailtasunaren aurrean, pozik agertu da bere taldearen lanarekin: “Lehen partida ofiziala da eta batez ere etxetik kanpo beti da zaila. Golik sartu ezean, taldeari ezin zaio gehiago eskatu. Irabazi nahi genuen, baina ezin izan dugu lortu garaipena. Pozik nago, baina gehiago egongo nintzateke garaipen batekin”.

Entrenatzaile zuri-gorriak puntuak aho-zapore ona utzi ziola azpimarratu zuen 90 minutuen amaieran: “Irabaztea ez den guztia txarragoa da azken finean, baina taldearen errendimenduagatik pozik nago. Garaipenaren bila joan gara hasiera-hasieratik. Hobeto egon gintezkeen eta beti egon nahi dugu hobeto. Horretarako lan egingo dugu”.

Marcelinok Agirrezabala eta Vivian debutarazi ditu gaur Martinez Valeron. Atezainak eta defentsak, Lezamako harrobian hezitakoak, maila ona eman dute: “Ondo aritu dira, kontzentratuta. Ez da erraza Ligako lehen partidan debuta egitea, dena hasten denean. Oso pozik nago bien errendimenduarekin”.