Begiratu Errealaren sarrera egokitu zaizun

0

Gaur eguerdian gure bazkideentzat eskuragarri dauden sarreren zozketa egin da, igandean Reale Arenan (17:00etan) Realak eta Rayo Vallecanok jokatuko duten LaLiga Santanderreko partidari begira,. Hilabete asko lehen taldearekin egon gabe ondoren, zaleek etxera bueltatuko dira.

Une honetan, agintariek %20ko gehieneko edukiera baimentzen dute, eta, beraz, guztira 8000 sarrera jarri dira gure bazkideen eskura. Larunbatetik 15.467 eskaera jaso dira eta, beraz, zozketa egin da. Sarrera lortu duten 8000 bazkideek, sarrera kudeatzeko argibide eta informazio gehiago jasoko dute arratsaldean zehar.

1- Sartu hemen sarreren plataforman sartzeko: https://ticketing.realsociedad.eus/open#/eventshome

2- Behin plataforman zaudela, bete eskatutako datuak (ID bazkidea eta lehen abizena maiuskulaz).

– Gogoratu, taldeka joanez gero, bete eskatutako datuak (bazkide ID-a eta lehen abizena) sarrera eman zaion bazkide bakoitzeko.

3- Aukeratu zure tokia edo tokiak eskuragarri dauden eserlekuen artean.

– Gogoratu zure ohiko tribunako eserleku bat aukeratu behar duzula.

– Hainbat guneko bazkideekin talde bat osatu nahi izanez gero, sarreren plataformak kategoria txikiagoko taldeko bazkidearen guneak erakutsiko ditu. Kategoria txikiagoko eremu batera taldean joan nahi ez baduzu, gune bereko bazkideekin taldean joatea gomendatzen dizugu.

4- Eserleku horretara joango den pertsonaren datuak bete (ez du zertan bazkidea izan behar). Sarrera hori izenduna eta besterenezina izango da.

5- Prozesua osatu eta mezu elektroniko bat jasoko duzu sarrerarekin (begiratu zure Spam ontzia, aurkitzen ez baduzu).

– Taldean joanez gero, sarrerak kudeaketa egin duen bazkideak jasoko ditu. Talde osoak zona edo tribuna berekoa izan beharko du.

6– Ez ahaztu sarrera hau zelaian bertan aurkeztea (inprimatuta edo mugikorrean). Taldean joanez gero, kudeaketa egin duen bazkideak jasoko ditu sarrerak.

Garrantzitsua: begiratu zure Spam ontzia, zure postaren sarrera ontzian aurkitzen ez baduzu.

Nola joan taldean?

Senideekin edo lagunekin joan nahi baduzu, izena emateko lehen orduak saihestea gomendatzen dizugu, eta, gero, banakako inprimakiak aldi berean edo elkarren segidan osatzea; horrela, balizko zozketan taldetzat hartuko zaituztegu.

Gogoratu joan den larunbatetik abuztuko hiru partidetarako sarrerak eska ditzakezula. Rayoren aurkako partidarako izena emateak ez du eraginik izango hurrengo partidetarako dituzun aukeretan. Hemen uzten dizugu zure sarrerak eskatzeko hiru formularioetarako estekak:

KLIKATU HEMEN | abuztuak 28 (19:30etan): Real Sociedad – Levante UD (epea hilaren 25ean itxiko da, 12:00etan).

KLIKATU HEMEN | abuztuak 29 (19:30etan): Sanse – CF Fuenlabrada (epea hilaren 26an itxiko da, 12:00etan).