Ekain Begoñaren istorioa

0

Biloba jaio eta haren izena ere jakin aurretik, aitite Luisek hura Athleticeko bazkide izatea nahi zuen. Mari Carmen eta Luis aita-amak bazkideak izan ziren; Aitor eta Irantzu seme-alabak bazkideak dira, eta, orain, Ekain biloba, 16 hilabete besterik ez dituena, bazkidea da dagoeneko. Euskadiko hainbat eta hainbat familiarentzat bezala, futboletik harago doan zerbait da Athletic, gurasoengandik seme-alabengana jaso eta ematen den zerbait. Kidetasun-zentzu beraren bidez belaunaldiak bat eginda mantentzen dituen zerbait. Del Portillo familian esaten dutenez, zerbait «sakratua».

Jaso ditugun istorio gehienak istorio familiarrak dira. Beraiek bezala Athleticeko zaleak diren pertsona maiteei gorazarre egiten dieten pertsonen istorioak, bai haiengandik jaso dutelako, bai haiei transmititu nahi dietelako maitasun hori; edonola ere, bi kasu horietan, maitasun hori balio emozional kalkulaezineko altxorra dela erakusten dute.

Ekain Begoña Del Portilloren istorio hau familia zurigorri guztiei egindako omenaldia da. Kontatzea merezi duten istorioak. Bihotzetik idatzitako istorioak. Benetako istorio hunkigarriak.