Erreala, lehenengo irteeraren bila

0

Sansek larunbatean jokatuko du denboraldiko lehen partida etxetik kanpo. CD Leganesen aurkako estreinaldi bikainaren ostean, txuri-urdinek moralez eta emaitza on bat lortzeko gogoz ekingo diote kanpoko lehen neurketari.

Xabi Alonsoren mutilek Anxo Carron jokatuko dute, lehen jardunaldian Carlos Tartiereren puntu bat urratuz hasi zen taldearen aurka. Galiziako taldeak urteak daramatza futbol erasokorra eta ikusgarria egiten, eta, beraz, baloia gustuko duten bi talderen arteko lehia polita espero dugu.

Sangalli: «Ilusio handiarekin; futbolari sentitu nahi dut berriro»

Erdilari donostiarrak Sanseren liga hasieraz eta denboraldi polit honi begira dituen sentsazioez hitz egin du eguerdian.