Iker Garayren istorioa

0

Hainbat eta hainbat bazkidek adierazi dute ohorezko sakea beste pertsona bati esker ona, aintzatespena, miresmena edo maitasuna erakusteko aukera bat dela. Antzeko moduan hasten ziren dozenaka istorio zeuden: «Nik ez dut merezi ohorezko sakea egitea, baina bihotz-bihotzez nahi nuke…». Amamak, aititak, aitatxuak, amatxuak, seme-alabak, bilobak, lagunak, adiskideak eta abar, afektuen sare bukaezina, gauza berak lotzen ditu, Athletic Clubek. Oso zaila zen istorio horietako bat aukeratzea. Eta asmatzea, ia ezinezkoa.

Iker Garay Basurtuko Ospitaleko Larrialdietako mediku laguntzailea da. Berak ere ez du ohorezko sakea beretzat eskatu, lankideentzat baizik. Haren eskaerak, nolabait, antzeko istorio guztiak biltzen ditu; izan ere, gizartearen onarpena eta txalo zaparrada merezi dituen kolektibo bat badago, osasun-langileena da. Zaleentzako omenaldi honetan ezinbestekoa zen osasun-langileak gogoratuko zituen istorio zurigorri bat. Iker Garayren istorioa. Kontatzea merezi duten istorioak. Bihotzetik idatzitako istorioak. Benetako istorio hunkigarriak.