Alazne Barcenaren istorioa

0

Alazne Barcenaren istorioa, bere hildako aitari eskainita dagoena, aukeratua izan da ohorezko sakea egiteko. Zoritxarrez, jaso ditugun istorio askoren gai nagusia pertsona maite baten heriotzak eragindako mina izan da. Galera konpontzeko edo dolua arintzeko aukerarik ez dagoenez, hildakoari ohorezko sakea eskaintzea haren oroimena ohoratzeko modu bat da. Agur berezi bat da, eta, horretan, Athletic eta San Mames batasun eta oroitzapen gune ahaztezin bihurtuko dira.

COVID-19ak ilusioz itxaroten genituen une asko lapurtu dizkigu familia zurigorria osatzen dugun guztioi. San Mamesen itxiera edo ikuslerik gabeko Kopako finalak garai ilun baten seinale gisa gogoratuko ditugu. Zoritxarrez, garai honetan hildako gure bazkideentzat, pandemiak lapurtu dizkigun une batzuk ez dira itzuliko. Gure pertsona maiteak joan zirenean, San Mameseko hurrengo partida epikoak edo final berriak haiekin partekatzeko itxaropena ere desagertu zen. Hori dela eta, ohorezko sakea merezi duen istorioa gure artean dagoeneko ez daudenei eskaintzea nahi izan dugu. Goian beude.