Marcelino: “Zaleak zelaian ikustea une ahaztezina izango da”

0

Marcelino Garcia Toral ilusioz beteta agertu da LaLiga 2021-22ko San Mameseko lehenengo norgehiagokari begira. Zaleak zelaira itzultzea pizgarria handia da berarentzat, eta oso lagungarria izango dela uste du: “Zalantzarik gabe, pizgarri berri bat da, desiratua eta zirraragarria. 10.500 ikuslerekin gozatu egingo dugu, beraien babesa izango dugu, eta hori da klub honek behar duena. Une ahaztezina izango da. Beste une ahaztezina zelaia beteta ikusten dudanean izango da. Oso garrantzitsua da talde honentzat”.

FC Bartzelonari, igande honetako aurkariari, irabazteko taldeak maila ona eman beharko duela uste du Marcelinok: “Ondo defendatu beharko dugu, presio handia egin beharko dugu, presiotik erraz irten ez daitezen. Gainera, zalantzarik gabe, eraginkorrak izan behar dugu erasoan, Bartzelonak guk baino aukera gehiago izango dituelako. Maila handi batean jokatu behar dugu”. Entrenatzaile asturiarrak uste du taldearen jokoa ez litzatekeela aldatu behar: “Denboraldi-aurrea ideia eta estilo batekin landu dugu, eta horretan lan egingo dugu. Ez dugu berdin jokatuko Barçarekin eta Elcherekin, baina oinarria mantendu egingo da, jokalariak gustura daudelako berarekin eta irabazteko oso zaila den talde lehiakorra izatea eragin dugulako “.

Taldearen gol faltaz galdetuta, “taldean golegilerik ez dugun arren, ikasi egin behar dugula” esan du. “Zenbat eta gehiagotan iritsi areara, orduan eta gol gehiago sartu ahal izango ditugu, eta zenbat eta presio handiagoa izan, orduan eta gol gehiago sartuko ditugu. Hori lortzeko lan egiten dugu eta 38 gol sartu ondoren, 15 partidatan atea hutsean utzi beharko dugu. Irtenbideak bilatu behar dira eta nik nire futbolariengan sinesten dut egunero erakusten didatenagatik. Ni pozik eta ilusioz beteta nago”, esan du Marcelinok.