Memoriaren Astea burutuko da Hondarribian 1936ko estatu kolpe eta GIza Eskubideen urraketen inguruan

0

Duela 85 urte gertatutako estatu kolpe eta ondoren Giza Eskubideen urraketak ezagutaraztera emateko hainbat ekitaldi antolatu dira Hondarribian. Horien artean, atzo bertan aurkeztu zen Memoriaren Astea. Aurkezpen ekitaldian Txomin Sagarzazu Alkatea, Maria Serrano (EAJ), Aitzol Arroio (ABOTSANITZ), Maria Jesus Garin (PSE-EE), Xabier Bengoetxea (EH BILDU) Bizikidetza Taldeko ordezkariak, baita proiektuak lagundu duten historialari eta bolondresak ere.

“Bizikidetza Taldean egiten ari garen lanketaren barnean, memoria historikoari loturiko ildo bat dago eta hor txertatzen da Memoriaren Astea. Eskertu egin behar dut udal talde guztien aldetik egiten den ekarpena, baina hiritarrek eman diguten erantzuna, beraiengana jotzen dugun bakoitzean hala izaten da eta”.

Maria Serranok Bizikidetza Taldearen izenean zera esan zuen. “Aurten 1936ko Gerraren hasieraren 85. urteurrenean, urte hartako uztaileko estatu kolpe saiakeraren ondorengo Giza Eskubideen urraketak ezagutu nahi ditugu. Hondarribiko emakume eta gizonen bizipenen berri izan eta jasandako sufrimenduetara hurbildu nahiko genuke. Bide batez, eskubide urraketa haiek pairatu zituzten hondarribiarrei  aitortza egin nahi die Hondarribiko Udalak”.

“Horretarako herritarren laguntza eskatu genuen ekainean eta dagoeneko izan dira argazkiak, dokumentuak eta lekukotzak hurreratu dizkiguten bizilagunak. Horiei denei gure esker ona agertu nahi diegu”.

Esan bezala, gertatutakoa ezagutu eta aitortza egiteko hainbat ekimen antolatu ditu Bizikidetza Batzordeak, zenbait historialariren laguntzarekin: Pedro Barruso, Kote Guevara, Joxerra Enparan eta Koldo Ortega. Haien  proposamen eta ekarpenak aintzat hartu nahi ditugu.

Elkarlan  horri esker, jarraian azalt osatu da:zen den programa osatu da:

‘1936an erbesteratuak’ mahai ingurua, abuztuaren 25ean, Itsas Etxea Auditoriumean 19:00tan. Historialarien ahotik, 1936ko Gerran Hondarribian gertatu zena ezagutzeko aukera izango da. Bertan parte hartzeko gonbidapena jaso egin behar da, ARMA PLAZAn eta Kutxabanken.
Memoria lekuak bisita gidatuak, abuztuaren 28an eta 29an. Ibilbide bereziak Alde Zaharrean zehar, gure herriko historia gehien ikertu dutenen azalpenekin. Bisita hauetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da, ARMA PLAZAn 943644623 telefonoan.
Aitortza ekitaldia, irailaren 4an. Ekitaldi instituzionala Kai Zaharrean, garai zail hauek bizi izan zituzten hondarribiarrak gogoratuz.

“Hondarribiarrak gonbidatu nahi ditugu Memoriaren Aste honetara, gure arbasoen bizipenak ezagutu eta merezi duten aitortza egiteko” amaitu du Serranok.