Mendetasuna duten adinekoen Bizkaiko egoitza-zentroen sarea: egoera abuztuaren 20an

0

Abuztuaren 19a amaitu zenean, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak emandako informazioaren arabera, Bizkaiko Lurralde Historikoko adinekoen 154 egoitza baimendunetan (10.748 plaza) Covid19aren eragina honelakoa zen:

Positiboa berretsitako erabiltzaileak: 38

Positiboa berretsi eta ospitaleratutako erabiltzaileak: 3

Positiboa berretsitako langileak: 36

Covid19a berretsi gabe bakartutako langileak: 34

Gaur egun, 7 zentrotan daude kutsatutako pertsonak: Loiu-Gurena (17), Santa y Real Casa de la Misericordia-Bilbao (13), Gure Etxea-Mundaka (2), Fundación Miranda-Barakaldo (2), Atsoa-Santurtzi (2), Piedadeondo-Dima (1) eta Orue-Amorebieta-Etxano (1).

Gaur emandako datuek Loiu Gurena egoitza-zentroan atzemandako agerraldi bati buruzko datuak jasotzen dituzte. Azken orduetan jasotako PCRen emaitzen ondoren 17 erabiltzailek Covid-19 dute. Denak daude txertatuta. Hiru egoiliar izan ezik, besteak sintomarik gabe daude eta guztiak solairu berean bizi dira. Profesionalei dagokienez, 1 positiboa da eta txertatuta dago.

Azken orduetan pertsona bat hil da Covid-19rekin. Pertsona honek txertoa jarrita zuen eta patologia larriak zituen aurretik.