Areagotu egin da etxeko Indarkeriaren edo Sexu-Erasoen Biktima diren Emakumeentzako Informazio- eta Arreta-Zerbitzura eginiko dei-kopurua

0

2021eko bigarren hiruhilekoan, SATEVI Indarkeriaren edo Sexu Erasoen Biktima diren Emakumeentzako Informazio eta Arreta Zerbitzuak 936 dei jaso zituen, guztira, eta, haietatik, 838 egokitzat jo ziren eta beste 103 ez ziren egokitzat jo, zenbait motibo tarteko. Beatriz Artolazabal buru duen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak 900840111 zenbakia gaitu du. Telefono bidezko zerbitzua da, eta Agintzarik kudeatzen du. 24 orduz dago zabalik, urteko 365 egunetan; zerbitzua berehalakoa da, anonimoa, konfidentziala eta doakoa, eta ez du aztarnarik uzten telefonoaren fakturan. Emakumeen aurkako indarkerian espezializatuta dauden psikologoek, hezitzaileek eta gizarte-langileek ematen dute arreta.

Apirileko, maiatzeko eta ekaineko 838 deiak 623 pertsonak egin zituzten; gehienak, emakumeak. 2019ko hil beretan, SATEVIk 711 dei jaso zituen, 499 pertsonarenak. Eta 2020ko apirilean, maiatzean eta ekainean, 770 eskariri erantzun zien, 521 pertsonarenei.

Dei-kopurua handiagoa izateko motiboetako bat –2021eko martxoan hasi zen nabarmen igotzen eta eutsi egin zaio igoerari hurrengo hiru hiletan–, 900840111 zenbakian arreta ematen duten profesionalek diotenaren arabera, besteak beste, honako hau da: telebista-kate jeneralista eta ireki batean pertsona publiko ezagun bati elkarrizketa seriatua egin izana. Elkarrizketa seriatu horrek gizarte-inpaktu handia izan zuen indarkeria matxistaren inguruko sentsibilizazioan.

2021eko urtarrilean 144 dei izatetik eta otsailean 170 dei izatetik martxoan 238, apirilean 269, maiatzean 260 eta ekainean 309 izatera igaro zen. Alegia, 2021eko ekainean bikoiztu egin zen urtarrilean jasotako dei-kopurua. Baina, 2020ko ekainean, 2021eko ekainean baino askoz ere dei gutxiago jaso ziren (262); 2019ko ekainean 218 dei egin ziren SATEVIra.

2021eko bigarren hiruhilekoko arreten asteko banaketa dela eta, eskariak jarraitzen du astelehenetan (%18,20) eta astearteetan (%16,59) zentratzen, deien ehunekoa handiagoa baita. Arreta-ehuneko handiena 11:00ak eta 15:00ak bitartean kontzentratzen da (%31,62), eta, ondoren, 15:00etatik 18:59ra (%26,73).

Hizkuntza, nazionalitatea eta adina

Dei gehienetan, espainiera erabiltzen da, baina euskara ere erabiltzen da, arabieraz (2 dei), portugesaz (1 dei) eta, lehen aldiz, txineraz (1 dei) gainera. 442 biktima zerbitzuan, eta haietatik 433 emakumeren nazionalitatea ezagutzen da. Nazionalitatea ezagutzen den emakumeen %80,14 (347) espainiarrak dira, eta gainerako %19,86a, atzerritarra (86). Jatorri geografikoa dela eta, datua ezagutzen den 418 biktimen %74,40 EAEkoak dira jatorriz, eta %5,02, Estatuko gainerakoak.

2021eko bigarren hiruhilekoan nagusiki arreta jaso duten emakume atzerritarrak Hego Amerikatik datoz (%11,48). Ekialdeko Europatik eta Ipar Afrikatik datozen biktimak %2,39 dira. Kasuen %72,63an, bai biktima bai erasotzailea espainiarrak dira, eta %10,49an, atzerritarrak. %9,46an, indarkeriak gizon espainiar batek eragin du emakume atzerritar baten kontra. Kasuen %7,42an, erasotzailea atzerritarra izan da eta biktima espainiarra.

2021eko bigarren hiruhileko honetan arreta jaso duten 442 emakumeetatik, 283 biktimaren adina ezagutzen da. Adina ezaguna den emakumeen ehuneko handiena 41 eta 50 urte bitarteko biktimena da (%31,10), eta, ondoren, 31 eta 40 urte bitartekoena (%20,49); kopurua nabarmen jaisten da 2020ko aldi berarekin alderatuta (%26,46 2020an). Ondoren, 51 eta 60 urte bitarteko emakumeen taldea dago. 60 urtetik gorako taldean (%16,25) igoera esanguratsua egon da, aurreko urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta (%11,34 2020an). Adingabeen kolektiboari dagozkion biktimen presentzia %1,06koa da, eta aurreko ekitaldiko aldi berean ez zuen presentziarik izan.

Egoera zibila, ondorengoak eta enplegua

2021eko bigarren hiruhilekoko kasuen 391 kasutan, egoera zibilaren datua ezagutzen da. Ehuneko handiena (%36,06) emakume ezkongabeei zegokien, eta %26,85, emakume ezkonduei. Dibortziatuak %15,35 dira, eta banantzeko edo dibortziatzeko tramiteetan dauden emakumeak %8,44 dira eta bananduak, %9,46. Ehuneko txikiagoak dituzte izatezko bikote direnek (%2,56) eta harreman bat duten emakume alargunek (%1,28).

Ikus daitekeenez, emakume biktimen bolumen handiena ezkongabea, banandua edo dibortziatua zen; alegia, harremana apurtu zuten erasotzailearekin, baina, hala ere, indarkeriak jarraitzen zuen presente egoten, bai eta haren ondorioek ere.<0}

Bestalde, 2021eko bigarren hiruhilekoan arreta jaso zuten 442 emakumeetatik, 340ren lan-egoera ezagutzen da. Ehuneko handiena (%56,76) emakume langileei dagokie, haien egoera zehaztu gabe. Erabiltzaileen %12,94k ez zuen lanik egiten eta ez zuen prestazio ekonomikorik edo laguntza sozialik. %8,82 laguntza soziala duten emakume langabeak dira. Haien ondoren, emakume erretiratuak edo pentsiodunak daude (%12,35). %4,12 langabeak dira, baina langabeziagatiko prestazioren bat jasotzen dute, eta %3,82 ikasleak dira. Emakumeen %1,18k ezkutuko ekonomian lan egiten du; ehuneko hori jaitsi egin da, iazko aldi berarekin alderatuta.

Adingabeak kargura dituzten emakumeak

Arreta jaso duten biktima guztiak direla eta (indarkeria mota guztiak barne hartuta), %57,92k pertsonak zituzten haien kargura, kasu guztietan adingabeak. Ehuneko horretatik, %31,45ek adingabe bat du; %22,62k, bi, eta %3,85ek, hiru seme-alaba adingabe edo gehiago. Emakumeen gainerako %42,08ak edo ez du seme-alabarik kargura edo adindunak, bizikideak edo independenteak dira.

Arreta jaso duten emakume guztietatik, 3 haurdun zeuden, arreta jaso zuten unean, eta guztiak dira bikotekideak edo bikotekide ohiak gauzatutako indarkeriaren biktima. “Kasu horiek bereziki dira larriak, egoera korapilatsua eta kalteberatasuna kontuan hartuta”, nabarmendu dute zerbitzuan arreta ematen duten profesionalek.

Indarkeria

Ikus daitekeenez, indarkeria-egoeraren iraupenaren inguruko ehuneko handiena 10 urte baino gehiago jasaten daramaten emakumeei (%32,80) dagokie, eta ondoren 1 eta 4 urte bitarteko indarkeria-historia jasaten ari diren emakumeei (%35,05). 5 eta 10 urte bitartean jasaten ari diren emakumeak %25,40 dira. Eta, azkenik, egoera hori duela urtebete baino gutxiagotik jasaten ari diren biktimak daude (%6,75).

Lehen erasoa ere igo egin da 2020arekin alderatuta; hala, 2021eko ehunekoa 2021eko bigarren hiruhilekoan erregistratutako biktima guztien % 1,61ekoa da. 21 kasutan, jakin da biktimek bizitzan erasotzaile baten baino gehiagoren indarkeria jasan dutela (aita eta bikotekidea, bi bikotekide desberdin, bikotekidea eta semea, etab.).

Arreta eman den kasuen ehuneko handienean eta genero-indarkeriari dagokionez, biktimen ezkontideak, bikotekideak edo bikotekide ohiak daude erasotzaile gisa. Kasuen %34,76an, erasotzailea bikotekide ohia da, eta %22,50ean, ezkontidea. Kasuen %18,64an, erasotzailea bikotekidea da, eta %22,50ean, ezkontide ohia.

Deiari ematen zaion arreta, batzuetan, ordubete baino luzeagoa da

Erregistratutako arreten %2,98k 5 minutu baino gutxiago iraun du. “Arreta mota hori eskari oso zehatzei dagokie, normalean errekurtso baten gaineko harremanetarako datuei buruzko informazioa ematekoa edo laguntza ematekoa, non zerbitzuko agenteetako baten disponibilitate-datuak eskatzen baitira, erreferentziazko agentea duten erabiltzaileak direla kontuan hartuta. Edo kasu zehatz batekin zerikusia duten profesionalekin koordinazioan jarduteko deiak dira”, esan du Agintzarik.

Kasu gutxiagotan izaten dira erabiltzailea larrialdi-zerbitzura (polizia- edo osasun-zerbitzua) ahalik eta lasterren bideratzeko larrialdiak.

Arreta-kopuru handienak (%66,96) 10 eta 30 minutu bitartean iraun du. Bai arreta horiek bai 30 eta 60 minutu bitartekoek (%28) eta ordubete baino gehiagokoek (%4,53) argi erantzuten diote esku-hartze psikosozialaren kontzeptuari, zeina zerbitzuaren bereizgarria baita.

Irtenbideak

Arreten %51,55ean, ez da bideratze berezirik egiten edo bideratzea “barne-mailakoa” da; alegia, etorkizuneko deietarako arreta-espazio hori sustatzeko esku hartzen da, kontzientzia hartzeko eta/edo laguntzeko. Batzuetan nahiago da harreman “telefonikoa” izan, haiekin harremanetan egon eta prozesuan beren erritmoan lagundu ahal izateko, kontuan hartuta sentitu dezaketela segurtasun-espazioa galtzen duten zerbitzu baterantz orientatzen direla eta, hala, haiekiko harremana gal daitekeela, eta beren ekimenez ez mobilizatzeko arriskua kontuan hartuta.

Honako zerbitzu mota hauen gainean egin da bideratze gehien: juridikoa (%45,82), zehazki Biktimei Laguntza emateko Zerbitzuak (%40,15) eta beste zerbitzu juridiko batzuk (%5,67). Kasu askotan, berariaz juridikoa den informazioa eskatzen da, salaketa jartzearen, banantze-prozesuen eta adingabeen zaintzaren inguruan; beraz, baliabide egokienera eta espezifikora orientatzeko bide ematea da xedea.

%16,01 Gizarte Zerbitzuetara bideratu da, eta %5,65, polizia-zerbitzuetara. Kasuen %9,36an, bideratzeak zerbitzu psikologikoetara egin dira: genero-indarkerian espezializatutako zerbitzu psikologiko/psikosoziala eta arreta psikologikoko beste zerbitzu batzuk.

Gainera, beste bideratze batzuk egin dira berdintasunaren/emakumeen zerbitzuetara (%8,37), Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzara, osasun-zerbitzuetara (%2,71), elkarte eta GKEetara.

SATEVIren esku-hartze gehienak bikotekideak edo bikotekide ohiak gauzatutako indarkeriaren biktima diren emakumeekin egiten dira; arreta jasotzen duten emakumeen %92,31 dira.

SATEVI 900 840 111 Beatriz Artolazabal buru duen Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren mendekoa da; 2006ko urtarrilean hasi zen martxan eta, harrezkero, milaka eta milaka deiri eman die arreta.