BILBOKO UDALAK ETA ALDUNDIAK BILBAO/BIZKAIA TURISMO-BONUEN LEHEN KANPAINA BATERATUA JARRI DUTE ABIAN, 2 MILIOI EUROKO INBERTSIOAREKIN

0
Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak berriz ere indarrak batu dituzte turismoaren alorrean, beren Bonuen baterako lehen kanpaina abian jartze aldera, 2 milioi euroko aurrekontuarekin. Diru hori bi erakundeek erdibana ematen dute.
Bilbao Bizkaia Turismo Bonuak izen generikoarekin, pandemiak gogor erasan duen sektore horri laguntzea da helburu nagusia, hirian eta lurraldean zuzeneko kontsumoa sustatuz.
Kanpaina gaur astelehena, abuztuaren 23an, hasiko da, eta lehen etapa honetan kanpainari enpresa turistikoak atxikiko zaizkio, www.bonoturismobilbaobizkaia.eus plataformaren bidez.
Aldi berean, bi erakundeetako lantalde teknikoek «on line» hitzaldiak eta bilerak egingo dituzte kanpainaren jardunbidearen berri emate aldera.
Era berean, zalantzak argitzeko eta kontsultak egitekoenpresak@bonoturismobilbaobizkaia.eus helbide elektronikoaren bidez edo 94 685 73 37 telefono-zenbakiaren bidez egin ahal izango da, 09:00etatik 14:00etara.
Helburua da dena prest izatea bertako eta estatu mailako herritarrei bonuak saltzen hasteko, irailaren erdialdetik aurrera WEBGUNE berean, udazken/neguko denboraldian hedatu eta epealdi horri arreta jarri nahi dion kanpaina batean. Kanpaina abenduaren 31n amaituko da (edo bonuak agortu arte), baina bonuak datorren 2022ko martxoaren 31ra arte trukatu/erabili ahal izango dira.
NORTZUK ATXIKI DAITEZKEEN
Hiru eremu horietan jarduten duten enpresak atxiki daitezke, aktibatu beharreko hiru bonu-motei erantzute aldera:
  • 1 motako bonoa: ostatua hoteletan, apartamentu-hoteletan, moteletan, ostatuetan, pentsioetan, fondetan, ostatu-etxeetan, aterpetxeetan, kanpinetan, karabanentzako aparkalekuetan, nekazalturismoetan eta landetxeetan.
  • 2. motako bonoa: gida turistikoak, naturako kirol jardueretako enpresak (turismo aktiboa eta abentura-turismoa), ibilbide turistikoak egiten dituzten garraio-enpresak, bizikleten alokairua, aisialdiko eta kiroleko artikuluen alokairua, kabotajeko bidaiarien eta barruko bide nabigagarrien garraioa, automobilen alokairua, lorategi botaniko eta zoologikoak, museo pribatuak, lorategiak, josteta- edo jolas-parkeak eta uretako parkeak, patinaje-pistak, eta interpretazio-zentroak.
  • 3. motako bonoa: bidaia-agentziak eta kontsumorako turismo-produktuak merkaturatzeko beste bitartekaritza-enpresa batzuk Bilbo Bizkaian.

Sailkapen honen bidez, banaketa espezifikoa eta azpisektoreen araberakoa egin nahi izan da, turismoarekin loturik dauden enpresa guztietan izango duen eragina ziurtatze aldera. Era berean, Eusko Jaurlaritzarekin egindako aurreko erakunde arteko kanpainarekin bat egin dutenentzat ez da beharrezkoa izango webgunean beste alta oso bat ematea, baizik eta gainerako datuak betetzea, Bilbao Bizkaia Turismo Bonuaren baldintzak onartuta. Gogoratu behar da, halaber, IFK bakarra duten eta Bilbon edota Bizkaian hainbat establezimendu dituzten negozioen kasuan, establezimendu guztiak banaka atxiki ahal izango direla.

BONU KOPURUA, PREZIOAK ETA MUGAK

Guztira, 48.000 bonu inguru aurreikusi dira, lehen esan bezala, 2 milioi euroko inbertsio instituzionalarekin, eta ia 4 milioi euroko kapital mobilizatua sortuko du.

Bonuen prezioak honako hauek izango dira:

  • 80 € ostatuetan.
  • 50 € turismo-jardueretarako.
  • Eta 200 € kontsumorako turismo-produktuen agentzietan, Bilbon eta Bizkaian.

Kasu guztietan, aurreko ekimenetan egin den bezala, zenbatekoaren erdia bi administrazio publikoek –Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak– jartzen dute, eta beste erdia erosleak.

  • NAN/AIZ bidez (pertsonako) eros daitekeen bonuen gehieneko zenbatekoa 800 eurokoa da, eta gehienez tiket bakoitzeko 3 bonu eskuratu ahal izango dira. Gainera, Bilbao Bizkaia Turismo Bonuak bateragarriak eta metagarriak dira administrazioek abian jarritako beste edozein bonurekin.
  • Establezimenduka ere mugak daude: OSTATUEN kasuan, 4.000 €-tik 60.000 €-ra bitartekoa izango da, plaza-kopuruaren eta kokapenaren arabera, eta TURISMO-JARDUERAK egiten dituzten ENPRESEN ETA AGENTZIEN kasuan, 10.000 €-koa izango da muga.