Ertzaintzak eta udaltzaingoek guztira 55 pertsonaren aurkako salaketak proposatu dituzte joan den ostiraletik, abuztuaren 20tik, igandera, abuztuaren 22ra, bitartean, pandemiaren aurka borrokatzeko eta Covid-19aren hedapena geldiarazteko ezarritako osasun-arauak hausteagatik. Balantzean, 38 proposamen izan dira kalean edari alkoholdunak kontsumitzeagatik eta 12 maskara ez erabiltzeagatik.
Ertzaintzak eta udaltzaingoek indarrean dauden osasun-arauak betetzen direla zaintzeko egindako kontrolen ondorioz —34/2021 Dekretua, lehendakariarena, uztailaren 15ekoa—, 55 salaketa egin dira joan den ostiraletik, abuztuaren 20tik, igandera, abuztuaren 22ra, bitartean. Zehapen gehienak dira kalean alkohola kontsumitzeagatik egindako arau-hausteen ondoriozkoak (guztira 38 zehapen-proposamen, eta maskara ez erabiltzearen ondoriozkoak (12 zehapen-proposamen).
Lurraldeen arabera, Ertzaintzaren eta udaltzaingoen ekintza honela banakatzen da: 5 salaketa Araban, 32 Bizkaian eta 18 Gipuzkoan.