Lehoiak Carranza Trofeoa berriz irabazteko prest

0

Athleticek maila altuko bi probekin ekingo dio denboraldi-aurreko azken asteari. Asteazkenean Carranza Saria jokatuko dute Atletico Madrilen aurka, eta igandean EH Kopako finala Deportivo Alavesen aurka. Horrela, lehoiak Primera Iberdrolako bi talderen aurka neurtuko dira liga irailaren 5ean hasi baino lehen. Zuri-gorriak Cadizera doaz gaur, eta bertan entrenamendu saio bat burutuko dute. Bihar, 21:00etatik aurrera, talde madrildarraren aurka jokatuko dute Mirandilla estadioan, 1955. urtetik Cadiz CF-k antolatzen duen txapelketaren LXVII. edizioan.

Partida berezia izango da, duela bi urte emakumezkoen Carranza Trofeoa irabazi baitzuten lehoiek. Orduan, lehoiek finala Tottenham Hotspur taldearen aurka jokatu zuten eta penaltietan gainditu zuten. Iraia Iturregiren taldea ilusioz gainezka iritsiko da hitzordura eta Atletico Madrilen aurka neurtuko ditu indarrak.

Atletico Madril: arerio indartsua

Madrildarrek Oscar Fernandez estreinatuko dute entrenatzaile gisa eta zortzi jokalari berrirekin indartu dira, nahiz eta Lola Gallardo atezainaren kasuan espero zen itzulera izan. Sevillako atezainaz gain, Sheila Garcia (Rayo Vallecano), Maitane Lopez (Reala), Thembi Kgatlana (Eibar), Estefania Banini (Levante), Amanda Frisbie (Madril CFF), Barbara Latorre (Reala) eta Benedicte Simon (PSG taldeak utzita) arituko dira. Jokalari horiek guztiak oso garrantzitsuak ziren euren talde ohietan. Atletico Madrilek goi mailako jokalari asko ditu,, hala nola Lindahl, Deyna Castellanos, Amanda Sampedro eta Silvia Messeguer, edota Ludmila Da Silva brasildarra. Talde madrildarra Europako talde onenen artean egon nahi du aurten.

Athletic Clubaren deialdia

Iraia Iturregi 27 jokalarirekin joango da Cadizera: Andrea de la Nava, Mariasun Quiñones, Ainhoa Moraza, Garazi Murua, Naroa Uriarte, Oihane Valdezate, Nekane Diez, Marta Unzue, Yulema Corres, Leyre Monente, Oihane Hernandez, Irene Oguiza, Eunate Arraiza, Sophie Istillart, Ane Azkona, Lucia Garcia, Itxaso Uriarte, Erika Vázquez, Vanesa Gimbert, Ainize Barea, Paula Esteban, Mariana Cerro, Paula Arana, Clara Pinedo, Naia Landaluze, Ane Elexpuru y Maite Zubieta.