Mendetasuna duten adinekoen Bizkaiko egoitza-zentroen sarea: egoera abuztuaren 24an

0

Abuztuaren 23a amaitu zenean, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak emandako informazioaren arabera, Bizkaiko Lurralde Historikoko adinekoen 154 egoitza baimendunetan (10.748 plaza) Covid19aren eragina honelakoa zen:

Positiboa berretsitako erabiltzaileak: 62

Positiboa berretsi eta ospitaleratutako erabiltzaileak: 7

Positiboa berretsitako langileak: 36

Covid19a berretsi gabe bakartutako langileak: 26

Gaur egun, 8 zentrotan daude kutsatutako pertsonak: Orue – Amorebieta-Etxano (21), Loiu Gurena – Loiu (21), Santa y Real Casa de la Misericordia – Bilbao (7), Virgen de la Vega – Galdakao (5), Santa Bárbara – Galdakao (4), Gure Etxea – Mundaka (2), Piedadeondo-Dima (1) y  Fundación Miranda-Barakaldo (1).

Gaur emandako datuek Amorebieta-Etxanoko Orue egoitza-zentroan atzemandako agerraldi bati buruzko datuak jasotzen dituzte. Azken orduetan jasotako PCRen emaitzen ondoren 21 erabiltzailek Covid-19 dute. Denak daude txertatuta, sintomarik gabe daude eta guztiak solairu berean bizi dira. Profesionalei dagokienez, 4 positiboa daude.

Azken orduetan pertsona bat hil da Covid-19rekin. Pertsona honek txertoa jarrita zuen eta patologia larriak zituen aurretik.