Pandemiak baldintzatuta ez da jai ekitaldirik egongo aurten Hondarribian

0

Hondarribian ez da Jairik ospatuko aurten. Udalak ez du jai ekitaldirik antolatuko, eta udako jardueren jarraipen bat egitea planteatzen da. Hala esan du gaur goizean prentsaurrekoan Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateak, Kultur zinegotzi Juan Luis Silanes eta Gizarte Zerbitzu zein Berdintasun zinegotzia den Gotzone Larrarterekin batera egin duen agerraldian.

“Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiet udal taldeei, elkarteei eta herritarrei ere, bizitzen ari garen garaiotan zentzu berean Arraun egiten ari garela uste dudalako” esan du Sagarzazu Alkateak. “Uda zaila izaten ari da. Pandemiak gogor jo du Hondarribia, aste gutxitan tasa 56tik 1000tik gora igo delarik. Horren aurrean, txertatzea erritmo onean doa, bisitari asko dauzkagu herrian horrek herriko zenbait sektoreri ekarri dion arinaldiarekin, eta bestalde, jardueren programazio aldetik Udala lan ona egiten ari dela iruditzen zait.

Gau bizitzari dagokionez, Udaltzaingoa eta Ertzaintza prebentzioan ari da, baita beharrezkoa denean parte hartzen ere” esan Alkateak udaren laburpen moduan.

“Argi utzi nahi dut Hondarribian ez dela jai ekitaldirik antolatuko. Udaletik proposatzen duguna, udan daramagun jarduerei eta agendari jarraipen bate matea. Udal korporazioari dagokionez, iaz bezala arituko gara, ez da kale-desfilerik egongo, eta Botoa betetzearekin loturiko eliz-ekitaldiekin bat egingo dugu”.

Ekitaldi desberdinak

Juan Luis Silanes Kutlrua zinegotziak gehitu duenez, “Alkateak esan duen moduan, jai ekitaldirik ez bada egongo ere, bai zenbait proposamen luzatuko direla, beti ere neurri guztiak kontutan hartuaz.  Adibidez, Izugarria erraldoi eta buruhandien erakusketa abuztuak 30etik irailak 3, Biteri kalean data beretan ‘Caravana Escape Room’ antolatuko da, jolas parkea haurrentzat irailaren 1 eta 2an harresietan, mahai jolasak 4ean Zuloaga Etxean, karaoke lehiaketa bat Kasino Zaharreko lorategietan, Sorotan Bele eta Musika Bandaren kontzertuaren errepikapena hilaren 5ean, edota ‘Txomin Artola Et Incarnatus Est’-en bigarren emanaldia 11n” besteak beste.

“Eskaintza zabala prestatu da, kontu berezia eduki nahi izan da nerabeekin, zenbait jarduera beraiengan pentsatuaz egingo baitira. Informazio osoa, www.hondarribia.eus gunean dago” gehitu du Silanesek. Irailaren bigarren erdialdetik aurrera jarduera gehiago antolatu dira Udaletik.

Ekitaldietako sarrera eta gonbidapenei dagokienez, bihar ostegunetik hasita, ekitaldi ia guztietarako sarrerak erretiratu ahal izango dira, hilaren 11ko Txomin Artolaren kontzertua eta hurrengo eguneko pilota partidetarako izan ezik.

Emakumeen aurkako biolentziaren inguruko prebentzio neurriak

“Nahiz eta jai ekitaldirik egongo ez den, Udalak emakumeen aurkako biolentziaren aurkako lanekin etengabe ariko da” esan du Gotzone Larrartek, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun zinegotziak.

“Hala, ‘Beldur Barik’ kanpainaren barnean, irailaren 6 eta 10ean informazio eta kontzientziazio karpa bat jarriko da, lehena San Pedro kalean eta bigarrena Kasino Zaharreko lorategietan. Ezinbestekoa iruditzen zaigu kanpaina hau aurrera eramatea eta bere garrantzian inziditzea”.