Unai Simon: “Anbizio handiarekin ikusten dut taldea”

0

Unai Simonek komunikabideek Lezamako prentsa aretoan egindako galderei erantzun zien. Athleticeko atezaina entrenamenduetara itzuli zen atzo taldearekin, eta aurreko denboraldiari, taldearen jokoari eta aurtengo  lehoien helburuei buruz hitz egin zuen.

Aurreko denboraldiaz galdetuta, atezain zuri-gorriak lau final (hiru Athleticekin eta bat Espainiako selekzioarekin) eta Eurokopako finalaurrekoa jokatu ahal izan zituen. Atezainak esan du hazi egin dela: “Denboraldi ederra eta luzea izan da, maila gorenean lehiatu ahal izan naiz, eta esperientzia politak eta ez hain politak bizi izan ditut. Egunez egun hobetu egin dut, bai futbol arloan, bai emozioetan. Akats zakarrak egin nituen, zer ekarri zuten jakinda, eta horrek heldutasuna ematen dizu eta pertsona hobea zara arlo psikologikoan”.

Denboraldi-aurrearen eta Ligako lehen bi jardunaldien ostean taldea nola ikusten duen galdetuta, baikor agertu da Simon: “Ikusi ditudan partidak erritmo bizikoak izan dira, St. Gallen 1879 taldearen aurkako partida kenduta. Oso erraza da markatu nahi dugun erritmoa identifikatzea, Elxen eta Barçaren aurka egin dugun bezala. Taldea anbizio eta gogo handiarekin ikusten da partidak irabazteko”.

Gaur egun Lezaman dauden atezainen maila goraipatu du Simonek: “Ni Julenek eta Jokinek estutzen naute. Biek. Zortea dugu Athleticen, maila horretako hiru atezain ditugulako. Nire %100a emango dut astero jokatzeko. Badakigu zein zaila den atezainak ateratzea dibisio profesionaletarako. Behetik datozen guztiak proiekzio handiekin datoz”.

Taldearen helburuei dagokienez, postu kontinentaletara begira jarri da arabarra: “Partidak nola jokatzen ditugun ikusita eta erakutsi dugun anbizioarekin, LaLigako talde handiekin Europako postuengatik borrokatu dezakegu”.