Hondarribiako hondartzan bainua librea dela adierazten du Osasun Sailak

0

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Hondarribiako hondartzan bainua librea dela adierazten du, izan ere, azken orduetan egindako analisietan baieztatu da bertako urak araudian ezarritako kalitate-irizpide mikrobiologikoak betetzen dituela. Gauzak horrela, bainatzeko debeku-protokoloa itxi da.

Hondartza denboraldi osoan zehar, Osasun Sailak abian du bainu-eremuetako osasun-zaintzaren programa. zeinek uraren kalitatearen kontrol analitikoa barne hartzen du, araudian adierazitako parametro eta maiztasunekin, eta, gainera, aparteko egoeretan, hondartza-ingurunearen egoera higieniko-sanitarioaren zaintza eta herritarrei emaitzen berri ematea. Etengabeko azterketa hauek egiaztatzen dute Euskadiko hondartzen eta bainatzeko guneak egokiak direla.