Luis Enriquek Unai Simon eta Iñigo Martinez deitu ditu Qatarreko Munduko Kopako sailkapen fasean parte hartzeko. Hiru partida jokatuko dira guztira. Lehena Stockholmen izango da, Suediaren aurka, irailaren 2an. Bigarren norgehiagoka Badajozen (Nuevo Vivero) izango da, irailaren 5ean Georgiaren aurka. Hirugarren eta azken partida Pristinan izango da, Kosovoko selekzioaren aurka irailaren 8an.
Deitutako jokalariek abuztuaren 30ean hasiko dute kontzentrazioa.