ZARAUTZ STOCK AZOKA 2021

0

Zarauzko dorrean moda desfilea antolatzen lagundu ondoren, MURKIL Zarauzko Dendarien Elkarteak beste ekintza batekin bukatuko du uda.

Gaurtik aurrera, eta igandea bitartean, STOCK AZOKA izango da. 11.00etatik 21.00etara Malekoian jarritako karpak irekita egongo dira. Aurten, karpak Zarauzko Damaren eskulturaren ondoan jarri dira.

Bertan, dendek haien produktuak salduko dituzte oso prezio berezietan: arropa, osagarriak, oinetakoak, etxerako gauzak, bainujantziak, jostailuak…

Segurtasun neurriak direla eta edukiera mugatua izango da. Hala ere, karpen ordutegia zabala eta etengabekoa izango da. Beraz, interesa duenak egun guztian zehar joateko aukera izango du.

Aurtengo Stock Azokan parte hartuko duten dendak honakoak dira:

Faylin
Garmen
Josune Moda
Nagusia 16
Noah´s secret
Tetuan
JM Jostailuak
Wanda surf
Vulcano