Bizkaiak 11,2 milioi euro eman dizkie mikromaileguetan lurraldeko 806 enpresari

0

806 enpresek Bizkaiko Foru Aldundiak 2020tik enpresen eta startupen eskura jarri duen Bizkaia Aurrera! mikromaileguak jaso dituzte koronabirusak eragindako osasun-krisitik eratorritako ondorioei aurre egiteko. Guztira, 11,2 milioi euro eman dira mikrokreditutan eta batezbesteko zenbatekoa 14.000 eurokoa izan da.

Seed Capital erakundearen mikrokredituak krisi-garaietan tresna eraginkor gisa eta gure enpresa-sarearentzako aliatu gisa frogatu dira berriro, batez ere enpresa txikientzat; Bizkaiko Foru Aldundian aliatu bat eta finantzaketarako tresna alternatibo, azkar eta erraz bat aurki baitezakete. Ekonomia Sustatzeko Sailak 11 milioi euro baino gehiago eman ditu mikromaileguetan. Zero interes eta kostuko mailegu txikiak, lurraldeko 800 enpresari baino gehiagori pandemiaren hilabete zail hauetan merkataritza, ekoizpena eta antolaketa suspertzearekin loturiko gastuei aurre egiten lagundu dietenak. Kasuen % 63 inguru zaurgarritzat jo diren enpresak izan dira. Jarduera ekonomikoan koronabirusaren eraginari aurre egiteko beste finantzaketa-bide bat lortu ez duten enpresak, azaldu du Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko diputatuak.

Mikrokredituak Seed Capital erakundearen bidez kudeatzen dira, Ekonomia Sustatzeko Sailaren menpeko foru-sozietate bat, eta bi fasetan eman dira: lehenengo fasean gehieneko zenbateko 7.500 eurokoa zen eta bigarren fasean 15.000 eurora igo zen kredituaren gehieneko zenbatekoa, eta 5etik 10era enpresa eskatzaileetan lan egiten zuten pertsonen kopurua.

Bi faseetan, baldintzak berberak ziren. Maileguak gehienez 5 urteko antzinatasuna duten esparru teknologikoko startupei eta enpresa txikiei zuzentzen zaizkie; horiek guztiek Bizkaian izan behar dute helbide fiskala. Eta maileguei ezartzen zaizkien baldintza onuragarriak, lurraldeko enpresen zerbitzura dagoen suspertzeko tresna egoki bilakatu dira:

  •  Interesik gabe (% 0 UTB)
  •  Komisiorik gabe
  •  Berme eta abal pertsonalik gabe
  •  5 urteko gehieneko amortizazio epea, urtebeteko gabeziarekin
  •  Hiru hilez behingo amortizazio-kuotak
  •  Aurretiko amortizaziorako aukera, kosturik gabe

Seed Capital erakundeak eskaturiko maileguen % 88,4 eman du. Eta kreditua onartu zaien enpresen % 89,4 mikroETEak dira eta gainerakoak startupak. Zerbitzuak (% 27), turismo eta merkataritza (% 15) eta industria (% 11); mikrokredituak jaso dituzten enpresek, nagusiki, sektore horietan dihardute.