Udaleku Osasuntsuak

0

Zarauzko udalak 1.500 euroko dirulaguntza eman dio BIKARTE elkarteari, Bielorrusian udaleku osasuntsuak antolatzeko Txernobylgo erradioaktibitatearen eraginpean dauden haurrentzat.

Udararo, Ukrania eta Bielorrusiatik haurrak etorri ohi dira Zarautzera opor osasuntsuak igarotzera, Txernobyl Ukraina den arren, Bielorrusiako mugan dago, eta bi herrialdeetan zabaltzen dira erradioaktibitateak kutsatutako lurrak.

Maila fisikoan, uda batean etorrita, beren osasuna asko hobetzen du. Tamalez, 2020an eta 2021ean ezin izan dute umerik ekarri, COVID-19agatik. Jakinda ume horientzat egun batzuetan erradioaktibitatetik aldentzea zein onuragarria den, BIKARTE elkarteak udalekuak antolatu ditu Bielorrusian bertan Euskal Herrira etortzerik ez daukaten ume horientzat.

Udalekua Bielorrusiako iparraldean antolatu dute, Zhemchuzhina deritzon inguruan. Horrela, egun batzuetan, Txernobylekin muga egiten duten lurretatik aldentzen dituzte, eta horrek haur horien osasuna nabarmenki hobetzen du.

Zarauzko Udalak ume horien etorreran laguntzen duen bezala, udaleku horren antolaketan ere lagundu nahi izan du BIKARTE elkarteari 1.500 euroko dirulaguntza emanez.