Larrialdi Zerbitzuak Laida hondartzan mareak harrapatuta geratu diren bi bainulari erreskatatu ditu

0

Gaur, larunbata, arratsaldeko seiak aldera, Euskadiko larrialdi-zerbitzuko kideak Laida hondartzara bertaratu dira —Ibarrangeluko udal-barrutian (Bizkaia)—, Antzora kalaren inguruko arroka-eremu batean mareak harrapatuta geratu diren bi bainulari erreskatatzera. Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Ataleko efektiboak zeramatzan helikopteroak bi emakumeak erreskatatu, eta Laida hondartzako leku seguruago batera eraman ditu.

 Gaur arratsaldeko seiak inguru, SOS-Deiak 112 larrialdiak koordinatzeko zerbitzuari ohartarazi diote Laida hondartzaren eta Antzora kalaren arteko arroka-eremu batean —Ibarrangelu udal-barrutian (Bizkaia)— mareak harrapatuta geratu direla bi bainulari. Marearen igoerak ezustean harrapatu, eta laguntza eskatzen zuten, ezin baitzuten aurrera egin eta arroketan harrapatuta baitzeuden.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek larrialdi-zerbitzuak mobilizatu ditu, tartean zirela Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Ataleko efektiboak. Helikopteroak bi bainulariak erreskatatu, eta Laida hondartzako eremu seguruago batera eraman ditu.