Asteburu borobila Athleticentzat

0

Asteburu positiboa izan du Athleticek. Gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeek, eta lehiaketa ofizialari ekin zion Bilbao Athleticek, garaipenak lortu zituzten euren neurketetan.

Larunbatean, Balaidosen, RC Celtaren aurka, lehoiek lehen garaipena lortu zuten LaLiga Santanderren. Marcelinok zuzentzen duen taldeak hiru puntuak eskuratu zituen Iñaki Williamsen golari esker. Taldeko kide guztiek egindako talde-lanean oinarritutako garaipena izan zen.

Iraia Iturregiren emakumeek gauza bera egin zuten Euskal Herria Kopako finalean. Lehoiek Deportivo Alaves menderatu zuten Astin (Zarautz), bigarren zatian markagailuari buelta eman ondoren. Nekane eta Azkonaren golek denboraldi-aurre bikaina ziurtatzeko balio izan zuten, talde zuri-gorriak partida guztietan garaipena erdietsita. Igande honetan, 18:00etan, zuri-gorriek Primera Iberdrola 21-22 txapelketa hasiko dute Madrid CFFren aurka. Ilusioz beteriko denboraldia.

Azkenik, 1. RFEF txapelketaren estreinaldian, Bilbao Athleticek garaipen batekin borobildu zuen asteburua. Imanol de la Sotaren taldeak lehen neurketa ofizialari egin zion aurre Zamoraren aurka. Serranoren golak bi taldeen arteko norgehiagoka erabaki zuen, neurketa oso lehiatua izan zena.