Bilbobusek autobus-zerbitzu berezi bat eskainiko du Bilbao Musikfest jaialdirako

0

Bilboko Udalak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du, horretarako, ohikoa denez, Bilbobusek linea berezi bat jarriko du irailaren 2, 3, 4, 5, eta 10ean, eta linea hori Plaza Biribilaren ingurutik irtengo da Bilbao Arenara joateko.

Horrela, irailaren 2, 3, 4, 5 eta 10eanE7 lineak Plaza Biribiletik aterako da 20:00etatik 10 minutuko maiztasunarekin. Igandean, irailak 5, autobus zerbitzua 19:00etan hasiko da, kontzertua ordu bat lehenago hasiko delako.

Kontzertuak amaitzerakoan, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.

Beste alde batetik, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko, 30, 71, 75 eta 76 autobus-lineek beren ibilbidea aldatuko dute kontzertuaren ondorengo minutuetan, Zabalburu / Hurtado de Amezagan geraldi bat egingo baitute.

Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean: www.bilbao.eus/bilbobus.