Bizkaiko Aldundiak gaitzetsi egiten du Plentzian jazotako adingabe baten kontrako sexu-eraso anizkoitza

0

Bizkaiko Foru Aldundiak irmoki gaitzetsi eta arbuiatzen du gertatutako azken sexu-eraso anizkoitza, Plentziako adingabe batek larunbatetik iganderako goizaldean jasan duena.

Foru Erakundeak, oro bat, elkartasun osoa erakutsi nahi dio biktimari, eta haren esku jartzen ditu gure lurraldean indarkeria matxista jasaten duten emakumeei arreta emateko dituen zerbitzu eta programa guztiak.

Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiak bat egiten du datozen egunetan erasoa gaitzesteko eta arbuiatzeko egingo diren ekitaldi guztiekin, eta haiei babesa eman, uste duelako biztanleen baterako gaitzespena, sexu-erasoen aurkakoa, funtsezkoa dela halako egintzak egiten dituztenen isolamendu soziala indartzeko.

Azkenik, irmoki gogorarazi behar dugu ezen emakumeek, gizonek bezala, espazio publikoaz gozatzeko eskubidea dutela eta ez momentuak, ez inguruabarrek, ez inguruneak ezin dute justifikatu haien osotasun fisikorako eta sexualerako eskubidea zalantzan jartzea.