Herritarren babeserako patruilen eta Ertzainor Unitatearen baterako dispositibo prebentiboak

0

Ertzaintzak drogak detektatzeko ahaleginak areagotu ditu Euskadiko garraio publikoko terminaletan

Uda honetan, Ertzaintzak prebentzio-lana indartu du operatibo berezien bidez; adibidez, Ertzainor Unitateak eta Herritarren Babeserako patruilek elkarlanean jardun dute garraio publikoko geltokiak zaintzen, substantzia sorgorgarriak detektatzearren. 

Adibidez, Donostiako autobus eta tren geltokietan, egun hauetan, Ertzaintzaren Herritarren Babeserako patruilek eta Ertzainor Unitateak elkarrekin jardun dute lanean. Helburua zen udan jende asko mugitzen den mota horretako espazio publikoetan zaintza- eta prebentzio-lanak egitea eta ekipajeetan, maletetan eta bidaiarien gauzen artean substantzia sorgorgarriak egon daitezen saihestea. 

Hortaz, drogak hautemateko txakur espezialistak lanean aritu dira haien hezitzaileekin eta Donostiako Ertzain-Etxeko agenteekin batera. 

Prebentziozko zaintzaren arloko gisa horretako ekintzak egunero —eta, bereziki, udako hilabeteetan— egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko herrien arteko bidaiarien eta beste lurralde batzuetako bidaiarien joan-etorri etengabea duten hirietan. 

 

Oharra: Donostiako operatiboaren argazkiak eta irudiak erantsi dira.