Athletic Club – RCD Mallorca partidara joateko baldintzak

0

Athletic Clubeko bazki LaLigako laugarren partidara joateko aukera izango dute San Mamesen abuztuaren 21ean, larunbatean, 22:00etan. 5.000 pertsonatik gorako edukiera duten esparruei dagokienez, gehieneko edukiera ezin da, gaur egun eta pandemiaren bilakaeraren zain, %20 gorakoa izan.

Athletic Clubeko bazkideak, COVID-19aren osasun-prebentzioari buruzko Eusko Jaurlaritzaren egungo araudiaren arabera, %30eko portzentajean joan ahal izango dira San Mamesera LaLigako 4. jardunaldiko RCD Mallorcaren aurkako partidara. Norgehiagoka Katedralean jokatuko da irailaren 11n, larunbatean, 21:00etan.

Partida honetarako, webguneko Bazkideen Txokoan izena emateko aukera egongo da gaurtik irailaren 3ra arte, ostirala, 10:00etan. Nahi duten bazkideek euren kodearekin sartu eta PINa sakatu behar dute, Bazkideentzako Zerbitzuak / Sarreren Zozketa Athletic Club Covid atalean

Izen-ematea banaka edo taldeka egin ahal izango da, talde bakoitzeko lau bazkide gehienez, eta kasu horretan antzinatasuna hartuko da kontuan, guztien batez bestekoarekin. Bazkideen eskaria eskuragarri dauden eserlekuen kopurua baino handiagoa bada, sarbide-eskubidea zozketa bidez ezarriko da irailaren 4an, larunbata, eta egun horretan argitaratuko da zozketa horren emaitza, Klubaren komunikabide ofizialen bidez.

Eserlekuak esleitu ondoren, sarrera duten bazkideek irailaren 9tik (osteguna) aurrera deskargatu ahal izango dute sarrera hori izena eman zuten Bazkideen Txokoaren atal berean. Gainera, klubak egun horretan bertan sarrerak bidaliko ditu posta elektronikoz izen-ematean sartzen diren mezu elektronikoetara, eta sarituek Athletic Cluben aplikazio ofizialarekin (Nire Txartela atala) estadiora sartzeko aukera ere izango dute.

Bartzelonaren aurkako partidan sarituak izan ez ziren bazkideek lehentasuna izango dute eserlekua lortzeko.Izena emateko prozesua
Izena ematerakoan, ezinbestekoa da zozketaren oinarriak eta jokabide onaren araudia irakurtzea eta onartzea; edonola ere, jarraian alde garrantzitsuenak nabarmenduko ditugu:

  • Partidara doan pertsonak ez du nahitaez bazkidea bera izan behar, baina onuradunaren datuak adierazi beharko dira izena emateko unean. Zozketa egin ondoren bertaratzen den pertsona aldatzen bada, inskripzioa egin duen bazkideak Bazkideen Txokotik Klubari jakinarazi ahal izango dio azkenean joaten den pertsonaren izena eta NANa (kasu horretan, ez da beste sarrera bat bidaliko izena aldatuz, baizik eta sarrera pertsonalizatua erabili beharko da hasierako inskripzioa atxiki zitzaion izenarekin).
  • Txokoan izena emateko prozesuaren amaieran, ezinbestekoa da “amaitu” botoian klik egitea. Hori egitean, inskripzioa berresteko mezua agertuko da, bai eta helbide elektroniko bat sartzeko testu-kutxa bat ere, izena emandako datuen gordekina gordetzeko datuak bidaltzeko.
  • Sarrera pertsonala eta besterenezina izango da, bertan jasotako datuak dituen pertsonarentzat edo zozketa egin ondoren Bazkideen Txokoaren “Athletic Club Covid Sarrerak” atalean jakinarazitako aldaketan agertzen den pertsonarentzat. Nahitaezkoa izango da zelaira NAN, pasaporte edo gidabaimenarekin joatea.
  • Zelaira sartzeko, Klubak e-mail bidez sarrera bidaliko du, eta Txokotik edo Athletic Cluben aplikazio ofizialetik ere deskargatu ahal izango da. Bazkide-txartela EZ da baliozkoa izango.
  • San Mameserako sarbidea mailakatua izango da. Sarreran bertan adieraziko da saridun bakoitzak zein orduan joan beharko duen.
  • Nahitaezkoa izango da esleitutako eserlekua hartzea, ez du zertan bazkidearena izan behar, eta heltzen denetik partida amaitu arte nahitaezkoa izango da eserita eta maskara jantzita egotea.
  • Partida joandako partida bezala kontuan hartuko da saridun suertatzen diren bazkideentzat, geroago bertara joan ala ez.
  • Taldeen kasuan, antzinatasunaren eta zuzeneko esleipenaren irizpideak aplikatu ahal izateko, aurreko partidan sarituak izan ez diren bazkideek osatu behar dute talde osoa.
  • Zelaia hustea ere mailakatua izango da, Klubeko langileen jarraibideen arabera.
  • Hurrengo partidetarako zozketetan, aurreko neurketetan sarituak izan ez diren edo gutxiago izan diren bazkideek lehentasuna izango dute; horrela, zuzeneko eta zozketarik gabeko sarbidea esleituko zaie sarituak izan ez diren edo lehenago izena eman ez duten bazkideei edo beste batzuk baino gutxiagotan izena eman dutenei.

ZOZKETAREN OINARRIAK DESKARGATU