Donostiako Udal gimnasioetara sartzeko sistema aldatu egingo da irailaren 1etik aurrera

0

Eusko Jaurlaritzaren 36/2021 Dekretu berria indarrean sartzearekin batera, irailaren 1etik aurrera gimnasioen edukiera %60koa izango da, beraz ez da beharrezkoa izango gimnasioetara sartzeko aurretiko hitzordua erreserbatzea Bentaberri, Etxadi, J.A. Gasca eta Paco Yoldi kiroldegietan eta A. Elorza Belodromoan.

Egun horretatik aurrera, Bidebieta, Egia eta Intxaurrondo kiroldegietako eta Altza gimnasioko kardio eta/edo muskulazio gimnasioetara arratsaldez sartzeko hitzordua baino ez da hartu beharko.

Gogoratu:

• Aurretiko hitzordurik gabe: Bentaberri, Etxadi, J.A. Gasca eta Paco Yoldi kiroldegietan eta A. Elorza Belodromoan

• Aurretiko hitzordua eskatuta (arratsaldez bakarrik): Bidebieta, Egia eta Intxaurrondo kiroldegietan eta Altza Gimnasioan

• Aurretiko hitzordua bakarrik harpidedunek eska dezakete, hiru modutan

    • ◦ Online:

donostiakirola.eus

    •  (Harpidedunen gunea)

 

    • ◦ Presentziala: kiroldegiko informazio-gunean

 

    • ◦ Telefonoz: Donostia Kirolaren bulegoetara (943 48 18 50) edo instalaziora bertara deituta

• 16 urtetik beherakoak ezin dira gimnasioetara sartu