Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Lekeition, Otoio mendian, istripua izan duen eskalatzaile bati lagundu diote

0
PRUEBA

Biktimak istripua izan du gaur eguerdian Lekeition, Otoio mendian, eskalatzen ari zenean. Larrialdietako zerbitzuak eskalatzaileari laguntzera hurbildu dira, eta gero Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Gaur eguerdiko hamabi eta erdiak aldera, SOS Deiak 112 zerbitzuak jakin du eskalatzaile batek istripua izan duela Otoio mendiko (Lekeitio) eskalatzeko eremu batean. Horren aurrean, suhiltzaileak, Ondarroako Ertzain-etxeko patruilak, Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikoptero bat eta osasun-zerbitzuak mobilizatu dituzte, guztiak Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko teknikari batek koordinatuta.

Zauritua, 29 urteko gaztea, Otoioko Zirin inguruan ari zen eskalatzen eskalatzaile talde batekin batera, eta min hartu du belaunean. Suhiltzaileak iritsi dira lehenbizi zauritua zegoen lekura lehen laguntza ematera. Ondoren anbulantzia zain zuen lekura eraman dute, eta honek Galdakaoko ospitalera eraman du.