Hondarribiko Tren Berdeak bere ibilbidea jarraituko du iraileko lehen hiru asteburutan

0

Uztaileko eta abuztuko igande, astelehen eta asteartetan Tren Berdeak eskaini dituen zerbitzuek irailean jarraipena izango dute, baina kasu honetan hileko lehen hiru asteburutan. Udalak eta Behemendi Elkarteak antolatzen dute ekimena.

Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak esan duenez, “oso emaitza onak eman ditu uztaila eta abuztuan, trena topetaraino joan dela ikusi ahal izan dugu, eta irailean jarraitzea erabaki dugu.

Larunbata eta igandeetan goiz eta arratsaldeko ordutegian egingo du eta trenak 11:00tan, 12:00etan, 13:00etan, 17:00etan, eta 18:00etan aterako dira. Ibilbidearen iraupena 45 minutukoa izango da. Hondarribia ikusteko beste aukera eder bat da trena, eta ibilbideak bista ikaragarrietaz gozatzeko aukera ematen du”.

13 urtetik gorakoentzat sarrera 4 euro izango dira, 5etik 12 urte artekoentzat 2 euro eta 4 urtetik beherako haurrak doainik igo ahal izango dira. Sarrerak trenean bertan erosi ahal izango dira.

Tren Berdean igotzeko ezinbestekoa izango da musukoa eramatea.