Athletic Clubek eta Go Ahead Eaglesek, Herbehereetako Eredivisieko taldeak, Iñigo Cordoba Athleticen lehen taldeko jokalaria 2021-22 denboraldirako lagatzeko akordioa lortu dute, erosteko aukerarekin. Lagatuta irten aurretik, jokalari bilbotarrak 2023ko ekainera arte luzatu du kontratua.
Mailegua amaituta, Athleticek kontratua luzatzeko aukera izango du 2025eko ekainera arte.