Mendetasuna duten adinekoen Bizkaiko egoitza-zentroen sarea: egoera abuztuaren 31an

0

Abuztuaren 30a amaitu zenean, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak emandako informazioaren arabera, Bizkaiko Lurralde Historikoko adinekoen 154 egoitza baimendunetan (10.748 plaza) Covid19aren eragina honelakoa zen:

Positiboa berretsitako erabiltzaileak: 63

Positiboa berretsi eta ospitaleratutako erabiltzaileak: 6

Positiboa berretsitako langileak: 37

Covid19a berretsi gabe bakartutako langileak: 22

Gaur egun, 8 zentrotan daude kutsatutako pertsonak: Loiu Gurena-Loiu (22), Orue-Amorebieta-Etxano (20), Virgen de la Vega-Galdakao (14), Santa Bárbara-Galdakao (3), Elexalde-Galdakao (1), Piedadeondo-Dima (1), Txurdinagabarri (1) eta Fundación Miranda-Barakaldo (1).

Azken astean bi pertsona bat hil dira Covid-19rekin. Pertsona horiek txertoa jarrita zuten eta patologia larriak zituzten aurretik.