Paula Aranak lehen taldeko fitxa izango du

0

Paula Arana Athleticeko jokalaria (2001-11-08) emakumezkoen lehen taldeko jolakaria da jada. Gasteiztarra Iraia Iturregiren aginduetara geratu da denboraldi-aurre bikaina egin ostean. Aurrelariak 20. zenbakia eramango du bizkarrean, iaz Lehen Mailan jantzi zuen “27” zenbakia atzean utzita.

Paulak elitean jokatu zuen lehen partida Lezaman izan zen, Deportivoren aurka (2020-10-03), Villacamparen aginduetara. Joan den urtean, 10 deialdietan parte hartu zuen lehen taldearekin (2 titular gisa eta 8 ordezko gisa), filialarekin txandakatzen zen bitartean.

Arabako futbolaria Aurrera de Vitoria taldeko beheko mailetan hezi zen eta Lezamara iritsi zen 2018an. Espainiako selekzioaren beheko mailek deitu ohi dute, eta Aranak 2018an Europako eta Munduko Txapelketa irabazi zuen 17 urtez azpiko selekzioarekin. 2001eko belaunaldikoa da, Naroa Uriarte eta Nerea Nevado bezala.

Gasteizkoa aurrealdean edo hegalean joka dezakeen jokalaria da, bere abiadura aprobetxatuz; buruz-burukoan lotsagabea da eta freskotasuna ematen du bere ekintzetan. Paula Arana taldeko gazteena izango da 19 urterekin, eta Lucia Garcia, Yulema Corres, Nekane edo Peke aurrelariekin batera ikasi ahal izango du. Arana lehen taldean behin betiko sartuta, Iturregik 21 fitxarekin itxi du taldea.