Aurten, 2020ko iragan edizioan bezala, abuztuaren 31ko oroitzapen ekitaldiak formatu txikian eta edukiera mugatuarekin programatu dira. Ohiko ekitaldien artean, aurten ere lore eskaintza egin da 1813ko abuztuaren 31ko sutea eta sarraskia gogorarazteko.
Udal talde guztietako ordezkariak izan dira bertan, ‘Portaletas’ goialdean burutu den eskaintza xumean, udal txistulariekin batera, kaian dantzariek aurreskua dantzatzen zuten bitartean.