161 ikastaro antolatu ditu Barakaldok kultur etxe eta zentroetan

0

Barakaldo prestatzen ari da dagoeneko Herritarrentzako Kultur Gelak ikastaro berri bat hasteko  kultur etxe eta zentroetan

Koronabirusaren pandemiaren egoera berrira egokituta, Udalak urteko 161 ikastaro monografiko programatu ditu. Iaz, pandemiaren ondorioz, 107 ikastaro programatu ziren; beraz, oraingo honetan, programazioa indartuta dago, eta berritasun bat du: dantzako eta jarduera fisikoko jarduerak berreskuratu behar izan dira, segurtasun-arrazoiengatik bertan behera utzi behar izan baitziren.   Besteak beste, zinema, argazkilaritza, kaligrafia edo mindfulness gaien inguruan arituko diren tailerretan parte hartzeko izen-emateak, bihar, irailak 2, irekiko dira eta hilaren 14an amaituko.

Programazioak, beraz, 161 kultur tailer dauzka. Ikastaro gehienek, 82k, alegia, urteko iraupena izango dute, eta gainontzekoek,  79k, ostera, iraupen desberdinak. Programatutako 161 ikastaroen barruan, 40 euskaraz emango dira: 16 haurrentzat eta 24,  18 urtetik gorakoentzat.

Aurten, herritarren gustukoak izan daitezkeen prestakuntza-ikastaroak sartzearen aldeko apustua egin da.  Adibidez, Zinemaren Anatomia tailerra, beren ikuspegi kritikoa eta analitikoa aberastu nahi duten zinemazaleei zuzendua; proiektu fotografiko bat sortzea, non hasiberrienetatik hasi eta argazkigintzaren teknikan aurreratuenetara arte elkarrekin bizi eta elkarrengandik ikas dezaketen; kaligrafia artistikorako sarrera; komiki-ikastaroa; magia- eta musika-tailerrak, euskal sukaldaritza eta thailandiarra, turkiarra, arabiarra, italiarra, mediterraneoa; hiri-ortua nahiz jostorratzik gabeko patchworka.

«Barakaldarrentzat oso erakargarriak izan daitezkeen gaiak dira, eta oso harrera ona izatea espero dugu», adierazi du Nerea Cantero Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria arloko zinegotziak. «Urtero saiatzen gara geure burua berrasmatzen eta geure programazioa joera berrietara egokitzen», azpimarratu du. Era berean, aste osorako planifikatzen eta prestatzen ikasteko tailerrak, ogi mota desberdinak egiteko errezetak, haur eta helduentzako erlaxazio eta autoestimua hobetzeko tailerrak, harrien kustomizazioa… eta 65 urtetik gorakoentzako programarekin bat egiten du, gure adinekoek telefono mugikorren erabileran treba daitezen», azpimarratu du Canterok.